Nokia 200 - SIM dualeko telefonoa

background image

SIM dualeko telefonoa
Sartu bi SIM txartelak.

SIM dualeko telefonoaren abantaila batzuk

Dirua aurrez dezakezu zerbitzu-hornitzaile desberdinenak erabiltzen badituzu.

Erabili telefono-zenbaki bat dei pertsonalentzat eta beste bat lanerako, baina

erabili telefono bakarra.

Saihestu sare-estalduran aldaerak egotea zerbitzu-hornitzaile batetik bestera.

Bi SIM txartelak eskuragarri daude aldi berean gailua erabiltzen ari ez bada, baina SIM

txarteletako bat aktibo badago, adibidez deiak egiten, bestea ez da eskuragarri

egongo.

SIM txartel bakarra baduzu, sartu txartela SIM1 txartel-zirrikituan. Baliteke zenbait

eginkizun eta zerbitzu SIM txartela SIM1 txartel-zirrikituan badago bakarrik

eskuragarri egotea. SIM txartela SIM2 txartel-zirrikituan bakarrik sartuta badago,

larrialdi deiak soilik egiteko aukera izango duzu.

GPRS konexioa ezin da atzealdean ireki. Aplikazio bat GPRS konexioa erabiltzen ari

bada eta hasierako pantailara itzuli edo beste aplikazio, menu edo bestelako ikuspegi

batera aldatzen bazara, konexioa automatikoki desaktibatuko da.